Alternantzia izatekotan arbolen indarra kontrolatu nahi baduzue aukera hauek dituzue:
Adar lateralen despuntea egin makinarekin begi apikalak mozteko eta horrela adarren indarra blokeatzeko.
Ongarriketarik ez eman.
Molibdeno aplikazioa egin: Welgro Molibdeno 3 aldiz 0,5 kg/ha

Eguzki Kolpea

Hurrengo muturreko bero egoeretarako, gomendagarria da, bereziki mahaiko sagarretan, eguzki babesak izatea, eguzki kolpeak eragindako galerak saihesteko.
Productos:
Caolín (Varias marcas) Dosis: Varias. Ecológico. No transparente
Deccoshield (Decco Ibérica) Dosis: 2%. Ecológico. No transparente
Kosmet (Hilfe Agrotechnical) Dosis : 0,4% Ecológico. Transparente

Arjoa

Ekainaren 15etik 20ra bitartean, arjoaren harrapaketa esanguratsuak izan da kostaldeko eta barnealdeko tranpetan. Oraindik lehen belaunaldia da. Oraindik tratatu ez baduzue edo babestuta ez bazaudete, larbizida tratamendu bat egin dezakezue uztaileko lehen astean.
Tratamiento a elegir:
MADEX: Dosis: 0,1 l/ha (Ph: 6,0-7,0) Eco
BACTUR 2X o SIENA: Dosis: 0,1% edo 1 kg/ha (Ph: 4,8) Eco
Repetir el tratamiento con Madex y Bactur 2X ó Siena a los 10 días si es posible.

Udako kimaketa

Aurreko urtean bezala hemen duzue egin beharreko lanak. Adi! Fruta izatekotan kontuz sagarrak oso espuestoak uztea eguzkiarekiko. Saiatu behar da eguzki kolperik ez izatea.

Erdiko ardatza:

Ardatzari lehia egiten dioten adarrak kendu edo pinzatu. Adar baxuenak eta ardatzarekiko angelu itxia dutenak kendu edo pinzatu.
Garrantzitsua: Ardatzarekiko lodiak diren adarrak kendu osorik edo partzialki.

Kopa edo ontzia:

Urtebeteko arboletan, aukeratu kopa osatuko duten 3 adarrak. Utzi 1-2 adar muturra moztuta, ez hazteko, ordezko gisa.
Ardatzei lehia egiten dieten adar berriak kendu edo despuntatu (gorde nahi izanez gero).
Koparen barrualdean sortzen diren adarrak kendu.
Sagasti gazteetan, arbolak nahi den altuerara iritsi badira, altueran moztu behar dira udan edo udazkenean, zuhaitzak ez daitezen gora joan.

Arbola helduetan

Beheko adarrak altxatu altuera batean moztuz, lurra ez ukitzeko eta horrela makina lanak egin ahal izateko.
Txupoi bertikalak moztu edo pinzatu.
Altuera moztekotan, udan edo udazkenean.