Eguraldia, momentuz, ez da laguntzen ari udako baratze lanetan. Landaketak atzeratu dira eta laboreak motel datoz, batez ere aire librean. Euri eta langarrak, eta giro grisak, onddoen garapen handia ekarri du, eta maneiua asko zaildu. Ondorengo ohar hauek, eguraldian menpe egon arren, lagungarriak izan daitezke:

ONDDOAK (GAISOTASUNAK):

NEGUTEGIKO TOMATEETAN BI ONDDO AGERTZEN ARI DIRA. ADI SINTOMEI, SEGUN ZEIN DEN TRATAMENDU DESBERDINA ESKATZEN DU ETA:

  • BOTRITISA (Botrytis cynerea) barruko tomateetan: haizeak eta urak garraiatzen dituen espora bitartez hedatzen da, aireko hezetasun altuarekin (%95) eta 17- 23ÂȘC bitarteko tenperaturekin. Normalki udaberrian, maiatza aldera jotzen du, baina baldintza fresko hauek ematen ari dira, eta negutegietan, kondentsazio tanten bitartez, dezente hedatzen ari dira. Lorak bereziki sentsibleak dira eta loraldiak galdu daitezke.

    Aurten gainera, fruitu batzuetan lehen loraldietako erasoa barruan gordeta bezala agertu izan da (goian, eskuinean)

    Zer Egin

    • Aireztapen ona bermatu
    • Jota ikusten diren atalak kendu eta negutegitik atera. Espora bitartez asko hedatzen da
    • Sekanteak diren tratamenduak eman. Aukerak:
      • o Urarekin atomizatuta: Potasio hidrogenokarbonatoa (ARMICARB): tratamendu bat eman eta handik aste betera beste bat ematea gomendatzen da.
      • o Hautseztatua: Bentonita buztina (MICROCOL E POLVO): 300 g/100m2. Nahiko eraginkorra da. Fruitua txiki dagoelarik ez dago arazorik, baina garatuta badaude, fruituak zikintzen ditu. Akaso landaketa berantiarretan erabil daiteke
    • Bacillus subtilis-a daukaten produktuek ere kontrolatu dezakete botritisa (FUNGISEI)
  • GORRINA AIRE LIBREAN ETA NEGUTEGIETAN: tipuletan (Peronospora destructor), patata eta tomateetan (Phytophtora infestans): aire librean kontrola oso zaila gertatzen ari da, etengabe euria (eta ez gutxi egiten ari delako). Negutegietan ere, batez ere kimaketa zaurietatik, sartzen ari da kasu batzuetan.

    ZER EGIN DAITEKE:

    • Aire libreko kultibotan (tipula, patata), suposatuz kontrol bat eraman dela, ahal dela eutsi behar da laborearen zikloa ahal bezainbeste luzatzeko. Gogoratu 4 kg Cu/ha erabil daitezkeela, gomendatutako dosien arabera, 3- 4 tratamendu lirateke.
    • Negutegietan (tomateak):
      • Landareak bustita daudelarik ez kimatu, ez ukitu
      • o Negutegiak ondo aireztatuta mantendu
      • o Prebentzioa garrantzitsua da dauzkagun baldintzetan. Sekanteak erabil daitezke, batez ere negutegian. Esaterako azeri buztan dekokzioa (produktu komertzialak Septum, Equigan esaterako) edo hautseztatutako Lithocal bezalako hautsek hostoak lehortzen dituzte
      • o Tratamenduak: prebentiboki, kondentsazioa badago kupre sulfatoa (ura behar da askatzeko) eta kuratiboki, kupre sulfatoa (salda bordelesa) dosiaren 2/3 eta oxido kuproso (%50) edo 1/3 nahastu daiteke tratamenduan. Gogor jo badu, oxido kuprosoa hutsean.

    Oraingoan bi hauek, buru hausteak ematen ari zaizkigula.
    Animo denoi. Edozein zalantza deitu lasai!