Produktuak

Baratzearen tamaina erlatiboki txikia da; artisau moduan lan egiteko bidea ematen digu horrek, eta lanaren zati handiena eskuz egiten dugu.

Denboraldi bakoitzari dagozkion barazkiak ekoizten ditugu, eta ahalik eta barietate handiena izaten saiatzen gara.

Udaberri/udan honako hau eskaintzen dugu:

Ilarrak, babak, tipulinak, letxuga, baratxuri freskoak, haritz hostoak, lollo arrosa, azenarioa, erremolatxa, zerbak, lekak, tomatea, piperrak, kalabazina, luzokerra, berenjena, potxak, apioa eta kukuluak.

Udazken/neguan honako hau eskaintzen dugu:

Kalabaza, porruak, aza, brokolia, eskarola, tipulak, txikoria, espinakak, babarrun txuriak, errefautxoak, romaneskua, bruselaza, azalorea, arbi-aza, arbia eta borraja.

Nekazaritza ekologikoak sistemen bioaniztasuna sustatzen du.