Ez zuen ez buru ez hankarik guk jango ditugun produktuak pozoi eta produktu kimikoekin tratatzea. Ez zuen zentzurik gure baratzeari kalte egitea, gure lurra errespetatuko ez duten produktuekin. Gure osasunean pentsatzen dugu, eta baita etorriko diren belaunaldietan ere. Beraiek ere gure lurrak landu ditzakete, eta ez diegu herentzia kutsatua utzi nahi.
Produktu hauek erostean kalitate goreneko barazkiak eskuratzen dituzu.
Ezagutzen dugu gure baserrietako barazkien urtarokotasuna, eta nekazaritza ingurua eta ziklo naturalak errespetatzen ditugu lurraren osasuna zainduz.
Nekazaritza produktuak, mantentzeko helburuarekin, metodo arduratsuekin lantzen ditugu, eta produktuen ezaugarriak etapa guztietan zaintzen ditugu, horrela, gure nekazaritza ondarearen aberastasuna eta pasaia mantenduz eta hobetuz.