Baserria eta gure lana

Duela hamalau urte hasi ginen nekazaritza ekologikoaren ekoizpenarekin, Astigarragako gure Lizardi Baserrian.

Nekazaritza konbentzionalean urteetan lan egin ondoren, 2001ean baratzeko lana eta gure barazkien ekoizpena ulertzeko modua aldatu genuen. Orduan erabaki genuen guk, Joxean Olanok eta Jabi Loyartek, gure lana uztea, eta nekazaritza ekologikoan murgildu ginen guztiz.

Lehenengo, ikastera joan ginen, eta Iruñeko Agustin Beroizen baratzean aritu ginen praktikatzen urtebete luzez. Fraisoroko nekazaritza eskolan ere ibili ginen gaia lantzen.

Hamalau urtean gure baratzeak eman digun ikaskuntza onenaren ondoren, eta Mari Carmen (Joxeanen ama) eta Migelen laguntzarekin... Hemen gaude gure barazki onenak eskaintzeko.

Gure fruitu eta barazki guztiak nekazaritza ekologikoko arau guztiak errespetatuz lortzen ditugu.

Gure produktu propioak prestatzen ditugu belar eta mineralekin lurra indartzeko eta gure laborantzak babesteko izurrite eta gaixotasunetatik.

Gure baratzeak modu artisauan lantzen ditugu, eta, lurra aberasteko, gure konposta lantzen dugu.



Logotipo certificado Eneek Logotipo Eneek
Lizardi Baserria
Astigarragako Lizardi Baserria.
Lizardi Baserria lurra puskatzen
Joxean, lurra puskatzen